Entrega finala: Etxebizitza estudio lorategi tailerra ondarretan

Entrega finala iritsi da, eta lan asko egin ondoren gure proiektuak entregatzeko eguna iritsi da.

Hasieratik hiru ideia nagusiak mantendu ditut:

  • Lorategiarekin konexioa: etxearen edozein tokitan zaudela, lorategiranzko bistak dituzu eta horrela eremu guztiak konektatzea lortu dut. 
  • Estudio eta egongelari itsasoranzko bistak eskeintzea, itsasorantz irekitzea.
  • Pribatutasuna lortzea, alboko fatxadetan, hau da, ondoko eraikinetara ematen duten fatxadak ia itxuak egitea.

 ideogramak

Lorategiari dagokionez, liburuetan begiratzen egon naiz. Diseinu ezberdina begiratzen. Azkenean espazio eta izaera desberinak dituen lorategia egiten saiatu naiz.






Nire proiektuaren lorategian, iparraldeko zonaldean udan fresko eta itzaletan egoteko leku bat sortu dut, landarez inguratuta eta oso lasaia. Hegoaldeko zonaldean berriz,  eguzkiak gogor jotzen duenez portxe bat  kanpoan eguraldi onarekin, neguan zein udan bazkaltzeko aukera ematen duena. Portxe hau sukalde eta jangelareki konektatuta dago. Lorategirik handiena hegoaldean dago, hori baita nire etxearen argi eta bero iturri nagusia.  
Lorategi zabal horrek nahi izan ezgero baratza txiki bat ,umeentzako jolas leku txikibat edo eguzkia hartzeko lekua izan daiteke

hasierako apunteak
kokapen planoa

ideiaren garapena

oinak 
 Oinetan ikusi daitekenez, behe oinean edo lehenengo solairuan hiru sarrera egin ditut:

  1.   Estudioarentzako sarrera: Lorategi zabal batera sartzen zara landare ezberdinez osatuta eta igogailu batekin poliki poliki estudiora igotzen zara, ondarretako eta donostiako bistez gozatuz. Sarrera hau atentzia deitu beharreko sarrera bat zela uste nuen, bezeroak erakartzeko. Horregatik estudioaren textura eta material berarekin itxitura egitea lortu dut, sarrera desberdinak señalatuz
  2. Etxearentzako sarrera: Hondartza ondoko sarrera da hau, eta paseo txiki bat emanez etxera sartzea lortzen da, kalea modifikatuz, etxearen sarrera beste kale txiki bat izango balitz bezala
  3. Kotxearentzako sarrera: Alboko sarrera da hau, estudioaren sarreraren ondokoa, garajera sartu eta etxera sartzean, lorategiarekin konexioa duzu berehala beiratez osatutako pasilloa daukazulako, etxean murgiltzen zaituena.
Orain solairu bakoitzaren programa azalduko dut:
lehengo solairuan, garajea, garajearen biltokia, sarrera gune bat, sukaldea, sukaldearen biltokia eta jangela bere portxearekin aurkitzen dira.

Bigarren solairuan, logela nagusia, egongela (doble altura), irakurtzeko zona eta bi logela indibidualak daude nahi izan ezgero  egongela txikitxo bat dutenak. Espazio guztiek lorategiarekin konexioa dute, esan bezala espazio bateratu bat sortuz.

Hirugarren solairuan estudioa eta bi terrazak daude, bata ondarretara eta itsasorantz begira, eta bestea lorategirantz begira. Estudio barnean biltegia, komuna, bilera gela eta tailerra daude.

altxaerak
 Fatxadei dagokionez horizontaltasunarekin jolastu dut, eta uste dut lortu dudala itxitura etxearekin konektatu eta gainera indarra ematea lerro horizontalari.
ebaketak
 Hemen maketaren zenbait argazki:















 Esan behar da aldaketak egiteko denbora gutxi izan dugula, aste batean  plano guztiak berriz ere egin behar izan ditugulako eta maketan beste hainbeste. Ahal dudan guztia egiten saiatu naiz eta zuzenketa gehien egiten, baina denbora pixka bat gehiagorekin detaille batzuk hobetzeko aukera izango nuen.

You Might Also Like

0 iruzkinak