Hirugarren egun honetan, eraikuntzako irakasleek zuzendu dute klase. Imanolenaren egitura eta eraikuntza hobeto ulertzeko balio izan digu. Hainbat ebaketa eta detalle egin behar izan ditugu.
Bigarren aste hau iritsi da eta Proiektoseko klasean Imanolena etxea eta Schindler etxea konparatzeko eskatu digute. Lehenengo gauza Schindler etxea ikasi ondoren Imanolena etxean Shindler etxean bezala bi familientzako etxebizitza bat moldatzea izan da.
Gero bi etxeen oinak A2 batean marraztu ditugu eta horren gainean, acetato orriez baliatuta etxeen azterketa desberdinak egin ditugu: ibilbidea, programa, pribatutasuna, egitura, eguzkitzapena, orientazioa, klima...
Taldean 4 pertsona gara eta bakoitzak azterketa bat egin du:
Hona hemen gure lana:
Imanolena etxea, Peña Ganchegui.
Mutrikun erliebe menditsua klima hezea eta kostaldean kokatzen den etxea da Imanolena etxea. 1964 urtekoa da eta Peña Ganchegui da bere arkitektoa.Klima hezea du eta infuru haizetsu batean kokatua dago. Patioko lucernario-aren helburua argi naturala etxe guztian zehar banatzea da. Etxeak sarrera bakarra du garajetik eta ipar aldean dago. Gure programan, barrukaldeko distribuzioa aldatu dugu bi familientzako egokitzeko, betiere, Imanolena etxearen esentzia aldatu gabe
Shindler etxea, Rudolf Shindler.

Kalifornian, hiri erdigunean kokatzen den etxea da. 1992.urtekoa da eta Rudolf Schindler da bere arkitektoa, Klima mediterranearra du, lehorra eta tenperatura epelekin urte osoan zehar. Influentzia japonesa du eta hiru familia bertan bizitzeko pentsatua dago. Eremu komun bat du, sukaldea eta etxeak hiru familiei bizimodu pribatu bat eskeintzen die.
1go azterketa: ibilbideak
2.azterketa: programa
3.azterketa: pribatutasuna
4.azterketa: egitura
Azkenik, bi etxeen oinak
1go azterketa: ibilbideak
2.azterketa: programa
3.azterketa: pribatutasuna
4.azterketa: egitura
Azkenik, bi etxeen oinak
Bigarren lauhileko tailer bateratua Peña Ganchegik egin zuen Imanolena etxean zentratuta egongo da.
HELBURUA:
Tailerraren helburua, "Imanolena" etxea arkitektonikoki ulertzeko gai izatea da. Tailerraren prozesua, etxebizitza aspektu arkitektoniko ezberdinetan zentratuko da eta horretarako, ekintza ezberdinak egingo dira.
Tailerraren lehenengo eguneko egitekoa collage bat egitea izan da, gure taldeari Peña Gancheguik egin zuen Maria eta Jose ikastetxea egokitu zaigu collagea egiteko. Maria eta Jose ikastetxea Zumaian kokatzen den ikastetxea da, patio baten inguruan zentratzen da eta eskola honen inguruan antolatzen da. Peña Gancheguik, inguruneari, eta estalkiari garrantzia ematen dio gehien bat. Bestalde Aalto hartzen du erreferentzia moduan.
Nik aukeratu dudan borda pasiegoa hau da:
hauek dira nire axonometriak:
Borda aukeratu ondoren, lan zailena etxeko distribuzioa lortzea izan zen, pareta eta zutabeekin errespetuz jokatu nahi nuen eta ahal izan nuen gutxien modifikatu nituen. Distribuzioa egiterakoan, modulazio bat egin nuen eta hortik aurrera lanean hasi nintzen. it
Etxearen eraikuntza ulertzeko zenbait liburutan begiratu nuen:
Hau da nire maketa