Lehenengo lauhilea bukatu da eta bigarrenarekin hasteko lehenengo proiektua eman digute. Ondarreta hondartzan kokatuko den izozkitegi baten proiektua egin behar dugu. Kasu honetan bereziki garrantzitsua da hondartzan non kokatuko den aukeratzea, leku bakoitzak hondarraren kota ezberdinak baititu mareak eta naturaren mugimendu eta irregulartasunak eraginda.
Proiektua azaldu ondoren hara joan gara gure ikerketari hasiera emateko. Gaur ordea, negua denez gero, eguraldi kaxkarra izan dugu. Hala ere, eguraldi txarra dagoenean gure proiektuak hondartzari zer sentsatzio eta aukera eskaini beharko dionaz konturatzeko ere balio izan digu.
Hemen, atera ditudan argazki batzuk.